
Ezagutu azken berriak
Ezagut ezazu nola eboluzionatzen duen eta eskura ezazu DOCC-OFF proiektuari buruzko informaziorik berriena.
Monitorizatu beharreko parametroetatik ateratako datuak bildu eta kudeatzeko plataforma digitala garatzea da proiektuaren helburua, aerosorgailuaren diseinuan kargarik izatekotan zehaztu diren pitch sistema hidraulikoaren zenbait hutsegite-moduren inpaktua murrizteko
www.clusterenergia.com
Cluster Energía - Basque Energy Cluster
PROJECTUAREN KOORDINATZAILEA
S. Vicente, 8. Edificio Albia II, 4ª plta B. Dcha.
48001 Bilbao (Bizkaia)
Spain
Euskadiko Energia Klusterra energia-sektorearen balio-kateko enpresa liderrek, euskal esparru zientifiko-teknologikoko eragileek eta energiaren arloko ardurak dituzten administrazio publikoko erakundeek osatutako elkartea da.
DOCC-OFF proiektua garatzen den bitartean, ezagutzera emateko jarduerak egingo dira hainbat kanalen bitartez, publiko orokorrarentzat zein offshore sektorearentzat, emaitzen eragina maximizatu eta partzuergoko kideen lehiakortasuna hobetzeko asmoz.
xabet.net
XABET
Juan Fermín Gilisagasti, 2
20018 San Sebastian (Guipuzkoa)
Spain
Xabet datu-analisian diharduen enpresa da, erabakirik egokienak hartzean laguntzea xede duena. Eraldaketa digitalaren erronkak negozio-aukera bihurtzeko lan egiten du, enpresei etorkizuneko lehia-abantaila indartuko dieten soluzio digitalak helaraziz.
Xabetek teknologia propioa du, X-Dwall plataforma, eta honi esker, sistema konplexuen etorkizuneko portaera iragar dezake, aktibo horiek denbora errealean sortutako eragiketa eta mantentze datuetan oinarrituta. Horrela, makinen produktibitatea hobetu ahal da, aktiboaren bizi-zikloa luzatuz eta, batez ere, aktiboaren inguruko balio erantsi handiko ezagutza sortuz.
www.hinegroup.com
Hine group
9Pol. Ind. Altune nº 6010, Pab. 7
20212 Olaberria (Guipuzkoa)
Spain
1974an sortua, Hine energia berriztagarrien arloan diharduten industria eta enpresei zuzendutako sistema eta osagai hidraulikoen zein hozte sistemen hornitzaile liderra bihurtu da. Enpresaren barneko ingeniaritza-taldea, I+G arloko zorro zabala eta fabrikazio-gaitasun globala tarteko, soluzio hidrauliko lehiakorrak eskaintzen dizkie mundu osoko bezeroei. Txinan, Espainian, AEBetan, Brasilen eta Indian kokatutako zazpi ekoizpen-lantegiren laguntzaz, soluzio azkar eta fidagarriak hornitu ahal dizkie bezeroei, hauek proiektuen prestaketa bizkor dezaten. Ekoizpenetik hasi eta salmenta ondoko laguntza-zerbitzuraino, Hine Groupek bezeroei azkar erantzun eta aparteko zerbitzua ematea xede duen produktu eta zerbitzu hidraulikoen pakete osoa eskaintzen du.
www.sirris.be | www.owi-lab.be
Sirris - Driving industry by technology
Gaston Geenslaan 8
B3001 Heverlee (Leuven)
Belgium
Sirris egoitza Belgikan duen ikerketa eta teknologia zentroa da, industriaren hainbat arlotarako diziplina anitzeko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuak gauzatu dituena. 2010. urteaz geroztik, Sirrisek industria arloko energia eolikoa ikertzen eta garatzen jardun du. OWI-Lab ekimenaren bitartez, goi-mailako teknologia –eta neurketa-sistemak– probatzeko azpiegitura finkatu du onshore zein offshore energia eolikoaren sektoreko I+G+b proiektuak babesteko. Bere esperientzia teknologikoari eta azpiegiturei esker eta berrikuntza zein nazioarteko lankidetza sustatzeko eskaintzen dituen zerbitzuen bitartez, Sirris/OWI-Lab programak laguntza ematen dio Europar Batasuneko energia eolikoaren sektoreari, munduan etengabe haziz doan industria horren lidergoari euts diezaion.
Ezagut ezazu nola eboluzionatzen duen eta eskura ezazu DOCC-OFF proiektuari buruzko informaziorik berriena.